HELBURUAK

//HELBURUAK
HELBURUAK 2017-10-05T09:14:48+00:00

1978an sortu genuen elkartea eta, 30 urtetik gorako ibilbide honetan, arnas patologiaren ikerketan lan egin dugu, baita prebentzio eta arreta klinikoaren arloan ere.

  1. Arnas patologiarekin erlazionatutako ezagutza zientifikoaren aurrerapena sustatzea.
  2. Sozietateko kide guztien prestakuntza eta garapen profesionalari ekarpen egitea.
  3. Kideen eta bestelako sozietate edota organismoren artean ezagutzak partekatzea, betiere helburu zientifikoekin eta gure interes komunak kontuan izanda.
  4. Hala eskatzen diguten erakunde publiko eta pribatuei aholkularitza ematea, arnas patologiekin erlazionatutako aspektu zientifiko eta profesionaletan.

Gure helburuak betetze aldera, SVNPAR-ENAPE elkarteak honako baliabideak ditu:

a. Arnas gaixotasunekin erlazionatutako arazoen berri eman eta eztabaidatzeko bilerak antolatzen ditugu.
b. Prestakuntza ikastaroak ematen ditugu.
c. Gure bazkideen esku jartzen ditugu lanbidearen garapenerako beharrezko baliabide guztiak.
d. Hobekuntza zientifikoa sustatzen dugu, Ikerketarako Laguntzak emanez.

Gure asmoa webgune hau tresna bizi eta dinamikoa izatea da, denon parte-hartzearen bidez hazten eta garatzen joan dadin. Horrela, osasun arloko profesional guztien
hobekuntzari ekarpen garrantzitsua egingo diogu, batez ere arnas patologiaren eremuan lan egiten dutenei.